Bilboko FAS Zineklubak bi film emango ditu 2021 urtea agurtzeko

2021 urtea azken txanpan sartzear da, eta Bilboko FAS Zineklubeko lagunak merezitako amaiera emateko prest daude. Nazioarteko zinema jaialdietan lehiatu diren bi film eskainiko dituzte abenduan: Nuevo orden (Michel Franco, 2020) eta Welcome to Chechnya (David France, 2020). Gainera, film laburren KORTeN! erakusketako lan onena aukeratuko dute.

By |2021-11-30T13:18:21+02:0030 azaroa, 2021|

‘El aleteo de la mariposa’ eta ‘La Bonheur’ lanak emango ditu FAS Zineklubak

Pandemiak eraginda streaming bidezko saioak eskaintzera behartuta egon ostean, Bilboko Fas Zineklubak aurrez aurreko emanaldiak berreskuratu zituen uztaila hasieran, eta orain berriz, 2020-2021 denboraldiari ekiteko prest azaldu dira. Irailaren 24an proiektatu zuten ikasturte berriko lehenengo filma, eta gaur bertan ekimenak jarraipena izango du. Ana Serna eta Paula Iglesiasen El aleteo de la mariposa film laburra aurrena, eta Agnes Varda zinegile frantziarraren La Bonheur lana emango

By |2020-09-29T10:54:02+02:0029 iraila, 2020|

Fas Zineklubak El Carmen aretoko saioak berreskuratuko ditu

Bilboko Fas Zineklubak aurrez aurreko saioak berreskuratuko ditu gaur, El Carmen aretoan. Kristina Zoritak zuzendutako Pil pil (2019) film laburra eta The Adventures of Prince Achmed (Lotte Reiniger, 1926) film mutu alemaniarra proiektatuko dituzte 19:45etik aurrera, eta azken honi Josetxo Fernández de Ortega Jaureguik jarriko dio pianoarekin musika, zuzenean.

By |2020-07-07T10:54:57+02:007 uztaila, 2020|

‘Szegénylegények’ filma emango du gaur Bilboko Fas zineklubak

Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro zituzten. Hala ere, koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu ziren, eta asteartero streaming bidez ari dira saioak egiten. Apirilean hasi zuten ekimena, eta asteartero film bana proposatzen dute. Gaur (maiatzak 19), Miklós Jancsó hungariarrak zuzendutako Szegénylegények (The Round-Up, 1966) emango dute, 17:45etik

By |2020-05-19T10:26:39+02:0019 maiatza, 2020|

Online programazioa jarriko du martxan Bilboko Fas zineklubak

Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro dituzte. Hala ere, aurrerantzean koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu dira, eta asteartero streaming bidez egingo dituzte saioak. Zineklubeko bazkideek  posta bidez jasoko dituzte filma ikusi ahal izateko argibideak.

By |2020-04-22T11:29:33+02:0020 apirila, 2020|

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga izango dira Fas zineklubeko 2020ko lehen gonbidatuak

Urtarrileko programa aurkeztu du Bilboko Fas zineklubak, eta beste behin, gonbidatu bereziak izango ditu asteartero El Carmen aretoan. Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga izango dira 2020ko lehenak, izan ere, hilaren 7an Mateoren ama (2019) film laburra aurkeztera hurbilduko dira.

By |2020-01-03T11:38:47+02:003 urtarrila, 2020|
Go to Top