Fikzioa eta errealitatearen artean
Joan den astean film dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen Free solo ikusteko aukera izan nuen. Alex Honnold eskalatzailearen istorio zirraragarria kontatzen du filmak, eta gazte estatubatuarraren Yosemite parkean dagoen El Capitan pareta sokarik gabe eskalatzeko saiakeraren jarraipena egiten du.