Euskal filmen ordezkaritza nabarmena izango da Malagako Zinemaldian

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan eta Ana Lambarri enkarterriarraren Todo lo que no sé filmak Malagako Jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko dira, datorren martxoaren 14tik 23ra ospatuko den 28. edizioan. Atal berdineko lehiatik kanpo, halaber, Faisaien irla (Asier Urbieta), Los aitas (Borja Cobeaga) eta 8 (Julio Medem) emango dituzte ere.