Maria Cerezuela eta Urko Olazabal, Goya saridunak

2022ko otsailaren 12an ezagutarazi du Espainiako Zinemaren Akademiak 2021eko ekoizpen eta sektoreko profesional onenen zerrenda. Valentziako Palau de les Arts antzokian banatu dituzte 36. Goya sariak, eta El buen patrón izan da garaile nagusia. 20 kategoriatan izan da hautagai, eta horietatik sei estatuatxo jaso ditu, film onenarena, Fernando Leon de Aranoak zuzendari onenarena, gizonezko aktore onenarena Javier Bardemek, muntaketa onenarena, gidoi onenarena eta soinu banda onenarena. Iciar Bollainen Maixabel izan

By |2022-02-14T10:10:05+02:0013 otsaila, 2022|

Urko Olazabalen interpretazioa txalotu du Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak

Bederatzigarrenez banatu ditu iragan larunbatean (urtarrilak 29) Espainiako Zinema Berriemaileen Elkarteak Feroz Sariak, eta ikus-entzunezko sektoreko hainbat profesional euskal herritar saritu dituzte. Besteak beste, Urko Olazabal taldeko gizonezko aktore onena izendatu dute, Maixabel filmean egindako lanagatik, eta Alberto Iglesias musikariak Madres paralelas pelikularako konposatutako soinu banda nabarmendu dute. Diego San Josek sortutako Venga Juan telesaila ere saritu du elkarteak.

By |2022-01-31T11:12:56+02:0031 urtarrila, 2022|

‘El buen patrón’: Ez dago gizarterik, familiak besterik ez

Zuzendaria: Fernando León de Aranoa Urtea: 2021 Herrialdea: Espainia -Ez dago gizarterik, familiak besterik ez- “Gure gizarteak dituen arazoak aipatzen dira beti. Baina ez dago gizarterik, banakako gizonak, emakumeak eta haien familiak besterik ez daude”. Horrela adierazi zuen Margaret Thatcherrek Women´s Own aldizkarian 1987. urtean, Berlingo harresia erori baino lehentxeago, jada Reaganekin batera abiarazitako mundu-erregimen neoliberal berria ondo ezarrita zegoela. Thatcherren azpi-logika, ume txikiena bezalaxe,

By |2021-10-27T09:29:16+02:0027 urria, 2021|

Estreinaldiak: Urriak 15

AZTARNAK Haurtzaroan ereiten al da zoriontasunaren hazia? Gogoratzen ez ditugun lehen urte horiek aztarna sakonak uzten omen dizkigute. Baina, aztarna hori betiko al da? Edo, aldiz, aldatu egiten da? Hau bidaia pertsonal bat da ahaztutako leku horretara, gaur naizen amarengandik izan nintzen umearengana doana. Iragan Donostia Zinemaldiaren ZINEMIRA atalean estreinatu zuen Maru Solores zuzendariak bere azken proposamena. Irakurri Maialen Goñik filmaren inguruan idatzitakoa, hemen. https://www.youtube.com/watch?v=0VzcEHYvBe0

By |2021-10-14T12:16:53+02:0014 urria, 2021|

Mikel Gurrearen ‘Heltzear’ laburra Zabaltegi-Tabakaleran lehiatuko da

69. Donostia Zinemaldian eskaintzeko hautatuak izan diren espainiar Estatuko ekoizpenen berri eman du gaur goizean jaialdiak prentsa ohar bidez. Lau dira Sail Ofizialean lehiatuko diren filmak: Maixabel (Icíar Bollaín), El buen patrón (Fernando León de Aranoa), La abuela (Paco Plaza) eta Quién lo impide (Jonás Trueba). Mikel Gurrearen Heltzear euskal laburra, aldiz, Zabaltegi-Tabakalera sailean izango da ikusgai, Veneziatik bueltan.

By |2021-08-02T10:18:03+02:0030 uztaila, 2021|
Go to Top