‘Lamiak’ lanak irabazi du V. GetxoExpress lehiaketa
Iragan azaroaren 23tik 25era egin zuten GetxoExpress Film Laburren Lehiaketaren bosgarren edizioa, eta 25 taldek hartu dute parte deialdian. 43 orduko epea izan zuten Ipuin bat gaiari lotutako lanak osatu eta aurkezteko, eta lehen saria Engorile taldearen Lamiak filmak eskuratu zuen.