Bi euskal film lehiatuko dira 23. Fant jaialdiko Sail Ofizialean

Iaz Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean eskaini zuten Roberto San Sebastiánen La noche del virgen (2016) eta Sitgesko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian izan zen Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal (2016) beldurrezko ekoizpenak Bilboko Zinema Fantastikoaren 23. Fant Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, AEBtako, Mexikoko, Kanadako, Hego Koreako eta Finlandiako filmen aurka, besteak beste. Film laburren kategorian, gainera, 21 laburretik 11 euskal ekoizpenak izango dira.

By |2017-04-25T11:13:40+02:0010 apirila, 2017|

Bihartik aurrera hasiko da Euskal Zinemaren Zinemaldia.cat jaialdia Bartzelonan

Bihartik, otsailak 9, otsailaren 25era luzatuko da Zinemaldia.cat, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa egingo dute, eta euskal zinemagintzaren sektoreko hainbat izen esanguratsu erakarriko ditu Bartzelonara.

By |2017-02-23T15:14:20+02:008 otsaila, 2017|

26 euskal proiektu izango dira Berlinale jaialdiko azokan

Bihar, otsailak 9, zabalduko ditu ateak Berlinale Zinema Jaialdiko European Film Market (EFM) azokak. Zineuskadi elkartearen bidez, bertan izateko interesa zuten proiektuekin Basque Audiovisual katalogoa osatu dute, eta Eusko Jaurlaritzaren Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoaren standean izango da eskuragai. Profesional ugari ere bertaratuko dira.

By |2019-05-20T15:29:24+02:008 otsaila, 2017|

Bi euskal film lehiatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean

27. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea urriaren 29tik azaroaren 4ra luzatuko da, eta sekula baino egitarau zabalagoa izango du, emanaldietatik haratago. Gainera, bi euskal film lehiatuko dira sail ofizialean: Haritz Zubillagaren El ataúd de cristal eta Roberto San Sebastiánen La noche del virgen.

By |2016-10-31T16:49:01+02:0020 urria, 2016|

Hiru euskal film Sitgesko 49. Zinema Fantastikoaren Jaialdian

Fantasia eta beldurrezko generoei eskainitako nazioarteko jaialdi ezaguna da urtero urri partean Sitgesen (Herrialde Katalanak) egiten dutena. Aurtengo 49. edizioa urriaren 7tik 16ra luzatuko da, eta dozenaka filmen artean, euskal zuzendariek eramandako hainbat proiektu ere izango dira ikusgai egitarau zabalean, hala nola, Haritz Zubillaga, Borja Cobeaga eta Asier Abioren lanak.

By |2016-10-11T15:41:26+02:0030 iraila, 2016|
Go to Top