Kritika: ‘El arbol de la sangre’
Zuzendaria: Julio Medem Urtea: 2018 Herrialdea: Espainia –Behiak zuhaitzetatik erortzen dira– Julio Medem egile bat da, sortzaile bat, eta zalantza izpirik gabe, sortu nahi duen unibertso filmikoaren zuzendari eta autorea. Bere irudiek eta soinuek urteetan zehar organo anitzeko corpus bat eraiki dute, eta ikus-entzunezko paisaia magiko eta erakargarri horretan pieza guztiak dagokien zuloan ahokatzen dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, arrakasta beti bermatua dagoenik.