Gipuzkoa Film Commission XI. saria aurkeztu dute

Zabaldu dute San Sebastian – Gipuzkoa Film Commission sariaren 11. ediziorako deialdia. Donostiako 2022ko Nazioarteko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 23an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak.