Arabak errodatzeko agertoki gisa eskaintzen dituen aukerak aztertu dituzte egunotan

Espainiako ikus-entzunezkoen enpresetako produkzio arduradun eta zuzendari nabarmenak Arabako hainbat lekutan ibili dira aste honetan, lurraldeak film luzeak, telesailak, telebista saioak eta publizitatea grabatzeko eta ekoizteko agertoki gisa eskaintzen dituen aukerak sakon ezagutzeko.

By |2024-05-14T10:17:56+02:0014 maiatza, 2024|

‘Tax Zinema Gipuzkoa’, lurraldeko kultur sektorean inbertitzeko aukerak arakatzeko

Gipuzkoako kultur sektorean inbertitzeko aukera berriak ezagutu eta aztertzeko aukera eskainiko du datorren maiatzaren 9an ospatuko den ‘Tax Zinema Gipuzkoa’ topaketak. Proiektuen bila dabiltzan inbertitzaileei zuzenduta, aditu nabarmenduen esperientziak bilduko ditu.

By |2024-04-22T10:39:15+02:0022 apirila, 2024|

Izarrak ere Belodromora

Osasun krisiaren ondorioz bi urtez etenaldia egin ondoren, Belodromoko emanaldiak berreskuratu egingo ditu Donostia Zinemaldiak 70. edizioan. Aurrez iragarritako hiru mundu-estreinaldien aurkezpenetan, zuzendariez gain, dagozkien lantalde artistikoetako pertsona ugarik parte hartuko dutela jakinarazi dute.

By |2022-08-26T09:18:46+02:0026 abuztua, 2022|

Zinemaldiko industria atalak Georgian jarriko du aurtengo Fokua

Donostia Zinemaldiak 2014an sortu zuen Focus on ekimena industriari lotutako jardueren atalean, herrialde, eskualde ala lurralde jakin bateko profesional talde bat festibalera ekarri eta haien kontaktu-sarea zabaltzen laguntzeko. Bada 69. ekitaldian, Georgian National Film Center erakundearekin elkarlanean, bertako hamar ekoizle izango dira Donostian, euren proiektuetarako bazkideen bila.

By |2021-09-03T10:12:22+02:003 iraila, 2021|

Ekoizle eta aktoreen hitzarmen kolektiboa luzatzea onartu dute

2020ko urtarrilean onartu zuten Espainiako ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duten enpresa-erakundeek eta sindikatuek produktoreen eta haientzat zerbitzuak eskaintzen dituzten aktoreen arteko hitzarmen kolektiboa berretsi dute 2021eko abenduaren 31ra arte. Zineman, telebistan, publizitatean zein aurrekontu txikiko obretan jarduten duten aktoreen gutxieneko soldatak mantenduko dituzte.

By |2021-02-02T12:49:27+02:001 otsaila, 2021|
Go to Top