Iñaki Gomez: “Zinema egitea zaila da. Gaitzena, dirua lortzea”

Hamalau urte igaro dira euskarazko zineman mugarri izan zen Aupa Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2005) komedia dibertigarriak Donostia Zinemaldia ez ezik, Euskal Herriko zinema areto guztiak astindu zituenetik; urte luzez, euskarazko film ikusiena izan da (Handia heldu zen arte). Eta orain, formula bera errepikatuta, lanaren bigarren atala, Agur Etxebeste! (Asier Altuna eta Telmo Esnal, 2019), estreinatuko dute 67. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan.

By |2019-09-24T10:16:25+02:0024 iraila, 2019|

Marian Fernandez ekoizleak jasoko du IV. SADE saria

Marian Fernandez Pascal ekoizle eta Txintxua Films ekoiztetxearen sortzaileak jasoko du aurten Donostiako SADE enpresak emandako saria, urtero zinemaren alorreko profesional baten lana goresten duen garaikurra. Orain arte Donostiako Zinemaldiak, Borja Cobeaga zuzendariak, Golem banaketa etxeko fundatzaile Josetxo Morenok, Koldo Zuazua ekoizleak eta Pascal Gaigne soinu-banden konpositoreak lortu dute aintzatespena.

By |2019-09-06T12:11:44+02:006 iraila, 2019|

Jone Landaluze (ekoizlea): “Filma oso interesgarria izan da beti nazioarteko banatzaileentzat”

Hamar urte iraun dituen ekoizpen prozesu luze baten ostean, Elkano, lehen mundu bira  filmak uztailean ikusiko du argia, orduan helduko baita euskaraz Euskal Herriko zein Espainiar estatuko areto komertzialetara, eta hortik aurrera, Txina, Errusia eta herrialde arabiarretara ere.

By |2019-05-07T12:57:33+02:007 maiatza, 2019|

Euskadiko eta Frantziako ekoizleentzako topaketa, FIPADOC jaialdian

Euskadiko eta Frantziako Europa Creativa MEDIA bulegoek ekoizleen arteko topaketa sustatzeko saioa antolatuko dute urtarrilaren 24an Miarritzen, FIPADOC jaialdiaren egitarauaren baitan. Bertan izan nahi duten euskal ekoizleek urtarrilaren 17ra arteko epea dute antolatzaileei email bidez beren proiektuaren berri emateko.

By |2019-05-20T15:22:58+02:0027 abendua, 2018|

‘Euskal zine industriaren belaunaldi berria’-ren lagin bat bilduko dugu Durangoko Azokan

Durangoko Azokaren 50. edizioa abenduaren 4tik 8ra luzatuko da, eta gu ere bertan izango gara: hilaren 6an euskal zine industriaren belaunaldi berriari buruzko mahai-ingurua antolatuko dugu Irudienean. Lara Izagirre zinegilea, Irune Gurtubai ekoizlea, Joseba Usabiaga aktorea eta Miren Manias ikerlaria gonbidatuko ditugu bertara, eta ikus-entzuleen laguntzaz, solasean ariko gara 12:00etatik aurrera. Gonbidatuta zaudete!

By |2015-12-09T17:34:27+02:0019 azaroa, 2015|
Go to Top