Aktore beltza izatearen estigmak hizketagai, Gasteizen
Aktore arrazializatu gisa gainditu behar dituen muga eta estigmatizazioaz arituko da solasean Thimbo Samb aktore eta ekintzailea, APIKA – Ikusentzunezko Produktoreen Elkarteak sustatutako hizketaldian. Maiatzaren 30an egingo dute, Arabako Zinema Meeting Point topaketen baitan.