Lur Olaizolaren ‘Zerua blu’ filma emango dute gaur, Ortzaizen

Ortzaizeko Herriko Etxeak eta EKE – Euskal Kultur Erakundeak antolatuta, zinema saio berezia eskainiko dute gaur, Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) zinema aretoan. 20:00etan hasita, bertako biztanleen testigantzak biltzen dituen emanaldi egingo dute lehenik, eta Lur Olaizolaren Zerua blu (2020) film laburra proiektatuko dute gero.

By |2022-05-20T09:15:22+02:0020 maiatza, 2022|

Zineskola dispositiboa irakasle bila dabil 2021-2022 ikasturterako

Ipar Euskal Herriko lehen mailako hezkuntzako eskolei euskarazko animaziozko filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz sortutako Zineskola 2021-2022 ikasturtean bueltatu egingo da. Parte hartu nahi duten irakaslentzako deialdia zabaldu du Euskal Kultur Elkarteak, eta interesatuek 2021eko azaroaren 17ra arte dute izena emateko aukera.

By |2021-11-17T13:01:03+02:0017 azaroa, 2021|

‘Kalebegiak’ Ipar Euskal Herrian estreinatuko dute Gabarra Filmsen eskutik

Hamabi film laburrez osatutako Kalebegiak lana Hendaian estreinatuko dute martxoaren 13an, eta ondorengo asteetan hainbat saio egingo dituzte Baiona, Nantes eta Kanbon. Euskal filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko ardura bere gain hartu duen Gabarra Films banatzailea dago zabalkundearen atzean, Baionako Atalante zinema-gelak sustatu eta egituratutako banatzailea. Zineuskadi, Euskal Kultur Erakundea eta Iparraldeko zinema areto gehien kudeatzen dituen Cinévasion elkartea ariko dira lankidetzan.

By |2019-05-21T16:52:27+02:008 martxoa, 2017|

Zineuskadik eta EKEk hitzarmena sinatu dute, euskarazko filmak Ipar Euskal Herrian banatzeko

Azken hilabeteetan euskarazko zinemak Ipar Euskal Herrian izan duen harrera ona ikusita, Zineuskadi elkarteak eta EKE Euskal Kultur Erakundeak hitzarmen bat sinatu berri dute erakunde mailako harremanean eta euskarazko zinemaren hedapenean lankidetzan aritzeko. Hala, Ipar Euskal Herrira ez ezik, Frantzia osora ere euskarazko zinema zabaltzen lagunduko du akordioak.

By |2016-09-27T15:35:06+02:0015 iraila, 2016|

‘Amama’ filmak arrakasta erdietsi du Ipar Euskal Herrian

110 emanalditik gora, eta 7.000 ikusle baino gehiago. Horiexek Asier Altunaren Amama (2015) filma orain hiru hilabete Ipar Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu zenetik, bergararraren lanak lortutako datuak. Altunak berak ere hainbatetan hartu du parte filmaren aurkezpenetan. Hala, 2011n Roberto Castónen Ander lanak izandako emaitzak gainditzea espero dute EKE Euskal Kultur Erakundeko kideek.

By |2016-06-20T12:40:24+02:0010 ekaina, 2016|

Frantsesera eman berri dute Joxean Fernandezen ‘Euskal zinema’

http://youtu.be/ExxIJlE_oUc Etxepare Institutuak aurretiaz argitaratu zuen Euskal zinema liburuaren frantsesezko bertsioa argitaratu berri du; horretarako Euskal Kultur Erakundea izan du bidelagun. Euskadiko Filmategiaren zuzendari Joxean Fernandez da liburuaren egilea, eta bertan euskal zinemagintzaren errepaso laburra egin du, berak dioenez, lan hori espezialistek egin beharko baitute “hau baino askoz ere obra zabalagoen eta zehatzagoen bidez”.

By |2019-05-16T11:34:02+02:0017 abendua, 2013|
Go to Top