SADEk ekainaren 26an irekiko ditu zinema aretoak
Hego Euskal Herriko zinema aretoak maiatzaren 25ean irekitzea aurreikusi zuen Espainiako Gobernuak, izan ere, Pedro Sanchez presidenteak konfinamendua pixkanaka-pixkanaka leuntzeko plangintza iragarri zuenean ezagutu genuen albistea. Ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoz, baina, irekiera ekainaren 26an gauzatuko dutela esan du Donostiako zinema aretoak ustiatzeaz arduratzen den SADE taldeak. EZAEko bazkide diren gainerako aretoek ekainaren 1ean irekitzea aztertzen ari dira.