‘Hasieratik. Zinema feministaren historiak’ zikloaren azken saioa, igandean Artiumen
Artiumek – Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak Hasieratik. Zinema feministaren historiak izeneko zikloaren azken emanaldia hartuko du igandean, ekainaren 4an, 18:00etatik aurrera. Censor (Prano Bailey-Bond, 2021) filma pantailaratuko da, eta Andrea Sanchez zinemagileak aurkeztuko du.