Clarisa Navas sarituz abiatuko dute gaur ZINEGOAK jaialdia
Gaur abiatuko dute ZINEGOAK – Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 21. edizioa, Arriaga Antzokiak hartuko duen irekiera ekitaldiarekin. Ospakizunak Nerea Arriola eta Divina Comedia izango ditu gidari, eta Eddi Circa kantautorearen eta Clarisa Navas zuzendari argentinarraren parte-hartzeak ere tartekatuko ditu. Azken honek, gainera, Ohorezko Saria jasoko du ekitaldian.