KIMUAK sortako film laburren saio berezia, Hernani Zineklubean

Euskal Herriko film laburrak izango dira protagonista Hernani Zineklubak hilaren 13an egingo duen ekaineko saioan. KIMUAK sorta desberdinetako ale izandako Quebrantos (2020), For The Good Times (2017), Irrits (2022) eta Ximinoa (2023) emango dituzte, Esther Cabero programaren arduradunaren aurkezpenarekin.