‘Erraiak’ dokumentalak sariak eskuratzen jarraitzen du

Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Arteman Komunikazioa taldeak ekoitzitako Erraiak (2018) irrintziaren jatorria aztergai duen dokumental laburrak dozena bat sari eskuratu ditu 2020an nazioarteko zinema jaialdietan. Azkenak, New Yorken, Sizilian eta Istanbulen, besteak beste. Filmin plataforma digitalean ere ikusgai da.

By |2020-12-30T12:28:03+02:0030 abendua, 2020|

‘Erraiak’ dokumentala Erroman eta Los Angelesen saritu dute

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioa taldeak elkarlanean sortutako Erraiak (2018) filma Rome International Movie Awards jaialdiko dokumental onena izendatu dute. Horrez gain, dokumental laburrik onenaren saria eta ikusleen saria jaso ditu Los Angelesko Legendary Doc Film Festival jaialdian.

By |2020-10-07T12:21:37+02:007 urria, 2020|

‘Erraiak’ filma Erroman lehiatzeko aukeratu dute

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioa taldeak elkarlanean sortutako Erraiak (2018) filma Rome International Movie Awards  jaialdiko sail ofizialean lehiatzeko aukeratu dute. Film laburrei eskainitako atalean egongo da ikusgai beste sei lanekin batera, baina momentuz ez dute jaialdia zein egunetan ospatuko den jakinarazi.

By |2020-09-17T12:11:32+02:0018 iraila, 2020|

‘Erraiak’ filma Montevideo World Film Festivalean lehiatuko da

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioa taldeak elkarlanean sortutako Erraiak (2018) filma VI. Montevideo World Film Festivaleko sail ofizialean lehiatuko da. Uztailaren 9tik 11ra egingo dute jaialdia, eta film labur dokumentalei eskainitako atalean egongo da ikusgai beste bost lanekin batera.

By |2020-07-07T11:50:22+02:007 uztaila, 2020|
Go to Top