‘Ekai’ lana, Rainbow Cinema Awards jaialdiko finalaurrekoan
Arantza Ibarra zinemagile ondarrutarraren Ekai (2020) film labur dokumentala hautatu dute New Yorkeko Rainbow Cinema Awards jaialdiko finalaurrekoan. 2018an bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi gazte transexual ondarrutarraren historia du oinarri lanak.