Eguberrietan zinema euskaraz gozatzeko aukera, Zinegabonak programaren eskutik
Gabon garaian zinema euskaraz gozatzeko aukera eskainiko du beste behin Zinegabonak programak. Abenduaren 26tik 31ra indartuta itzuliko da aurtengo edizioa, izan ere, sei zinema-aretotan hamahiru saio eta bi tailer antolatuko ditu Zineuskadi elkarteak EZAErekin eta EITBrekin elkarlanean, Zinema Euskaraz programaren bitartez.