‘An Accidental Life’ filma gailendu da 15. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian

Quinn Brett eskalatzailearen istripu larria abiapuntu duen eta Henna Taylor zinemagile estatubatuarrak zuzendu duen dokumentala nabarmendu du epaimahaiak. Euskal ekoizpenei dagokienez, batetik, Julen Zubietek zuzendutako Agur Artzai lanak EITB Euskarazko Film Onena eta Gazte epaimahaiarena lortu ditu; bestetik,  Aner Etxebarriaren Joy ebatzi dute film labur onena.