‘Cuadrilla busca cita’-k irabazi du EikenBANK lehiaketa

EikenBANK ekimenaren sari banaketa ekitaldia. (Argazkia: Eiken) Leire Albinarrate proposatutako Cuadrilla busca cita telebistarako saio ideiak irabazi du aurtengo EikenBANK ekimena. Ikus-entzunezkoen industria eta sortzaile berriak harremanetan jartzea bilatzen duen lehiaketa bukaerara iritsi da. Hala eta guztiz ere, aurtengo edizioak ere bizirik jarraituko du, saio irabazlea datozen hilabeteetan ETBko seinalera iritsiko baita. Albinarrateri lehen saria eman dion proposamenak bikotea bilatzeko saioen moldatzea da,

By |2019-05-17T12:38:58+02:0014 ekaina, 2013|

Gaur bukatuko da Formatuak eta New Media jardunaldian parte hartzeko izena emateko epea

Jardunaldi berezi baten ekitaldia prestatu du Eiken-ek ostegunerako; bertan ezagutaraziko dituzte EikenBANK proiektuaren finalistak. Ikus entzunezko formatu eta teknologia berrien inguruko ekitaldi berezia prestatu du EIKEN klusterrak ostegunerako, hilaren 16a. Nazioarteko profesional gaienen presentzia iragarri dute, eta hitzorduan ere EikenBANK progamaren finalistak emango dituzte ezagutzera. Gaur amaituko da jardunaldian parte hartzeko izen emateko epea.

By |2019-05-20T15:36:24+02:0014 maiatza, 2013|

EikenBANK ekimenaren aurkezpena egingo du Eikenek INVALeko ikasleei zuzenduta

EHUko EikenBank 2013 ekimenaren aurkezpen hitzaldia, otsailean. (Argazkia: Eiken) EikenBANK 2013 proiektuaren aurkezpena egingo du Eiken  klusterrak  Bilboko (Bizkaia) IMVALen, Ikus-entzunezko, zine eta telebista ikasketetarako zentroan.  Martxoaren  13rako dago antolatuta aurkezpen ekitaldia, 11:00tatik 12:00etara ikasketa zentroak Bilboko Luzarra kalean duen eraikinean.  Bertan, EikenBANK  ekimenaren berri emango da, eta aurtengo edizioaren nondik norakoak azalduko dira.

By |2019-05-16T14:57:26+02:008 martxoa, 2013|
Go to Top