Basqueguna topaketa urriaren 19an egingo dute, Bizkaia Aretoan

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Zineuskadik antolatuta, BASQUEGUNA jardunaldia ospatuko dute urriaren 19an (astelehena), Bilboko Bizkaia Aretoan. Seriesland eduki digitalen nazioarteko jaialdi eta merkatuaren baitan egingo dute, 11:00etatik 16:00etara, eta ikus-entzunezko sektorearen topagunea izatea du helburu.

By |2020-10-09T11:37:31+02:009 urria, 2020|

48 zinema-proiektu babestu zituen Eusko Jaurlaritzak 2019an

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 48 zinema-proiektu babestu zituen 2019. urtean, bere hiru diru-laguntza deialdi irekien bitartez. Azaldu dituzten datuen arabera, guztira, 2.664.000 euro bideratu zituen gidoien idazmena, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ikus-entzunezko ekoizpena babestea xede duten hiru laguntza-lerroetara.

By |2020-01-23T15:31:55+02:0023 urtarrila, 2020|

Telebista publikoetako fikzioak izango dituzte aztergai, Bilbon

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Bizkaia Film Commissionen eta Eiken-en laguntzarekin, fikziozko telesailen inguruan eztabaidatzeko jardunaldi berezia antolatu du abenduaren 16rako (astelehena). ‘La producción de contenidos de ficción independiente en un tiempo de bigdata’ izena du hitzorduak, eta Bilboko Burtsaren eraikinean egingo dute, 10:00etatik 18:30era.

By |2019-12-16T10:06:24+02:0012 abendua, 2019|

Euskal dokumentalgintzak arrakasta izan du Sunny of the Doc azokan

  Sunny Side of the Doc dokumentalen nazioarteko azokak ateak itxi ditu beste urte batez, eta bertan izan diren euskal ekoiztetxeek egun horietan egindako lanaren balorazio positiboa egin dute. Etxepare Euskal Institutuak, Eiken klusterrak eta Zineuskadik antolatutako Basque Audiovisual standaren irudi berriak harrera ona izan du, eta bertan izan dira koordinazio lanetan Etxepare Euskal Institutuko eta Eikeneko hainbat kide. 15 euskal ekoiztetxe egon dira aurten Arroxelako azokan, ekainaren 24tik 27ra: Nafarroako 3, Ipar Euskal Herriko

By |2019-07-15T14:34:35+02:0015 uztaila, 2019|

32 euskal dokumental jasotzen ditu Sunny Side of the Doc azokarako katalogoak

Gaurtik ekainaren 28ra bitartean egingo dute Arroxelen (Frantzia) Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsua. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak, Zineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Basque Audiovisual standa jarriko dute bertara joaten diren euskal ekoizleentzat eta 32 euskal dokumentalekin osatu dute aurtengo katalogoa. Sektoreko profesionalentzat ezinbesteko hitzordua da Arroxelekoa, 60 herrialdetako banatzaileak, erosleak, sortzaileak eta ekoizleak biltzen baitira bertan. Helburuak, dokumentalak ezagutzera ematea, finantzaketa lortzea edo

By |2018-06-25T15:17:36+02:0025 ekaina, 2018|

20 proiektu aurkeztu dituzte Zinebi jaialdiko Working Zinema saioan

Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian, EPE-APV Euskal Produktoreen Elkartearekin elkarlanean, Working Zinema saioaren hirugarren edizioa egin zuten atzo, azaroak 14, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. 2016ko proiektu irabazlearen aurkezpenarekin abiatu zuten jardunaldia goizeko 10:00etan, eta arratsaldean zehar, aurtengo deialdian aukeratutako hogei proiektuak aurkeztu zituzten. Irabazlea nor den jakiteko, baina, pixka bat itxaron beharko da.

By |2017-11-21T13:58:50+02:0015 azaroa, 2017|

Euskal dokumentalak, Arroxelako Sunny Side of the Doc azokan

Ekainaren 19tik 22ra Arroxelan (Frantzia) egingo dute Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsuaren edizio berria. Etxepare Euskal Insititutuak eta Eiken Ikus-entzunezkoen Klusterrak stand bat jarriko dute bertara hurbiltzen diren euskal ekoizleentzat, baina joateko aukerarik ez dutenek ere beren lanak parte hartzaileei banatuko dieten katalogoan sartzeko aukera izango dute.

By |2019-05-20T15:28:44+02:0019 maiatza, 2017|

EAEko ikus-entzunezko enpresa eta profesionalen gida osatzen ari da Eiken

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin Zerbitzu Gida osatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektoreko enpresa eta profesional guztiak bildu asmoz. Bertan azaldu nahi duen orok hilaren 22ra arteko epea du datuak bidaltzeko.

By |2019-05-16T16:31:21+02:0012 maiatza, 2015|
Go to Top