Bederatzi euskal film hautatu dituzte Malagako 22. Zinemaldian
Euskal jatorriko bederatzi ekoizpenek hartuko dute parte 2019ko martxoaren 15etik hilaren 24ra bitarte ospatzen ari den Malagako Zinema Jaialdian. Sailei dagokionez, orotarikoa izango da parte hartze-hori, eta lehen aldiz, Basque Audiovisual ekimenak espazio propioa izango du industriari eskainitako village eremuan.