Zazpi euskal enpresako delegaritza, Cannesko Mipcom azokan
Zazpi euskal enpresa joango dira Mipcom azokara, nazioarteko zinema plataforma garrantzitsura, Basque Audiovisual markapean. 14tik 17ra ospatuko da topaketa, eta Eiken klusterraren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren babesa eta laguntza izango dute profesionalek.