Telebista publikoetako fikzioak izango dituzte aztergai, Bilbon

Euskal Produktoreen Elkarteak (EPE-APV) Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Bizkaia Film Commissionen eta Eiken-en laguntzarekin, fikziozko telesailen inguruan eztabaidatzeko jardunaldi berezia antolatu du abenduaren 16rako (astelehena). ‘La producción de contenidos de ficción independiente en un tiempo de bigdata’ izena du hitzorduak, eta Bilboko Burtsaren eraikinean egingo dute, 10:00etatik 18:30era.

By |2019-12-16T10:06:24+02:0012 abendua, 2019|

Arroxelako Sunny Side of the Doc azokan izango da Basque Audiovisual

2019ko ekainaren 24tik 27ra bitartean egingo dute Arroxelan (Frantzia) Sunny Side of the Doc dokumentalen azoka garrantzitsua. Eiken ikus-entzunezkoen klusterrak, Zineuskadik eta Etxepare Euskal Institutuak Basque Audiovisual standa jarriko dute bertara joaten diren euskal ekoizleentzat, eta bertan erakutsiko duten katalogorako lanak galdegin dizkiete ekoizle eta zinemagileei.

By |2019-05-27T13:28:26+02:0020 maiatza, 2019|
Go to Top