BASQUE AUDIOVISUAL katalogoa: deialdia hilaren 29ra arte zabalik
BASQUE AUDIOVISUAL iniziatibak zabaldutako udaberri-uda katalogoaren deialdian izena emateko epemuga maiatzaren 29ra luzatu dute. Zineuskadik Etxepare Euskal Instituarekin eta Eiken Cluster-arekin duen lankidetzari esker, Cannesko Marché du Film, Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdian edota Arroxelako Sunny Side of the Doc ekimenetan parte hartuko duela iragarri du.