Euskal Zinemaren Irizar saria, ‘La trinchera infinita’ filmarentzat
Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren La trinchera infinita filmak jaialdian eskuratutako laugarren garaikurra da Euskal Zinemaren Irizar saria. Atzotik Euskal Gidoi Onenaren saria, Fipresci saria eta Espainiako Zinema Kazetarien Elkarteak emandako Feroz saria eskuratu ditu, eta gaur gaueko galan Urrezko Maskorra jasotzeko faboritoen artean dago, Sail Ofizialean lehiatu baita.