Larunbat honetan estreinatuko da EHZinemaldia#1, EHZ elkartearen proiektu berria
Uda hasieran egiten den musika jaialdiaz haratago, EHZ Festibala proiektu artistikoen sorleku ere badela ez da berria. EHZinemaldia#1 izena du EHZ elkartearen ekarpen berriak, eta larunbat honetan, abenduak 19, emango da argitara. Burujabetza gaitzat hartuz, egun osoko zinema egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da programazioa, eztabaida informal bat egingo dute Yannis Yolountasen "Je lutte donc je suis" Greziaren inguruko filmaren egilearekin, Kubako