Bosgarrenez egingo dute Zine Kontari zikloa, Bilbon

Zine Kontari, euskaraz idatzi eta egindako zinemagintzari eskainitako zikloa bueltan da. Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak SGAE Fundazioaren lankidetzarekin bultzatutako jaialdia da, eta abenduaren 9tik 13ra bitartean egingo dute bosgarren ekitaldia, Bilboko Campos Antzokiako Kupula Aretoan.