Zurriolako Butaka: Irailak 18

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin diogu gaur Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari. Lara Izagirre izango da gaurko saioaren protagonista, Tessa Andonegik elkarrizketatuko baitu platoan ‘NORA’ pelikularen ingurukoak ezagutzeko. Bestalde, Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak 68. Edizioaren aurkezpena egingo du; Pablo Agüeroren ‘Akelarre‘ filmarekin batera

By |2023-02-01T17:07:29+02:0018 iraila, 2020|

Zine-jaialdiei buruzko EHUren uda ikastaroa online jarraitu ahalko da

Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadarekin antolatutako Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika ikastaroa online bidez ere jarraitzeko aukera egongo da. EHUren Udako Ikastaroen 2020ko programaren parte da, eta aurrez aurre bertaratzeko izen-emate kopurua bete egin denez, antolatzaileek saioak streaming bidez jarraitzeko deialdia ireki dute. Ikastaroa irailaren 1etik 3ra artean egingo da.

By |2020-08-24T12:00:07+02:0025 abuztua, 2020|

‘Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak’ udako ikastaroa antolatu dute hainbat eragilek

Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE), Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadarekin, EHUren Udako Ikastaroen 2020ko programan parte hartuko dute, Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak: historia, kultura eta politika proposamenarekin. Ikastaroa irailaren 1etik 3ra artean egingo da.

By |2020-05-21T15:24:35+02:0021 maiatza, 2020|
Go to Top