Iparraldeko zinemagile belaunaldi berria, mahai baten bueltan

Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) antolatutako mugaz gaindiko jardunaldien baitan, Ipar Euskal Herriko zinemagile belaunaldi berriko sortzaileak hizketan aritu dira iragan ostiralean, Baionako Arteen Hirian. Historian graduatua eta Kultura, Artea eta Gizartea masterreko tituluduna den Graxi Irigarai EHUko ikerlariak eta Ipar Euskal Herriko zinema eta ikus-entzunezko arloko diagnosia txostenaren egileetako bat denak gidatuta, beren jarduna eta esperientzia izan dute hizpide. Baita Iparraldeko zinemagintzaren panorama ere. Itziar

By |2023-07-26T12:45:35+02:0024 uztaila, 2023|

NOR ikerketa-taldea: “Apustu egiteko momentua da, baina instituzioek sinetsi egin behar dute”

“Hegoaldea 70-80ko hamarkadetan zegoen antzeko momentuan dago Iparraldea egun”, aitortu zigun Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak iaz, Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza liburuaren harira ZINEAn egin genion elkarrizketan. Argitalpena “hutsune bat betetzera” datorrela konbentzituta, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia bildu du zuen bertan: “Objektiboa aldatzen duzunean gauzak ezberdin ikusten dira". Bere aldetik, Historian graduatua eta Kultura,

By |2023-07-24T13:14:23+02:0024 uztaila, 2023|

UPV/EHUko ikasleen ‘De buenas a primeras’, Cantabria en Corto lehiaketan hautatua

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasle Victoria Ladronek, Alba Gomezek eta Josue Martinezek sortutako De buenas a primeras film laburra Cantabria en Corto lehiaketarako aukeratu dute. Kimuak ekimenaren homologo kantabriarrak estatuko eta nazioarteko 200 jaialditan aurkeztuko du lana.

By |2023-07-18T08:45:46+02:0018 uztaila, 2023|

Zinemaren bitartez euskal kultura transmititzeko ereduak eta irizpideak aztertuko dituzte UIKetan

Harkaitz Cano idazleak eta Unai Zaballa Etxepare Institutuko irakurleak Euskal zinema atzerrian kitzikagarri egiteko gida laburra izeneko saio laburra eskainiko dute datorren uztailaren 20an, Euskal Herriko Unibertsitateak atonduriko ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: Euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia’ udako ikastaroaren baitan.

By |2023-06-29T16:24:02+02:0028 ekaina, 2023|

EHUren Udako Ikastaroak: ‘Zinemaren bidez ez/gaitasunari buruzko begirada’

Galerari aurre egiteari, gainditzeko gaitasunari eta aniztasunak gizartean duen garrantziari buruzko hausnarketa-esparru bat sortzea du helburu Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Ikastaroen abaroan atonduriko Zinemaren bidez ez/gaitasunari buruzko begirada izeneko saioak. Aurrez aurreko jardunaldia izango da, euskara eta gaztelera uztartuko dituena, eta irailaren 15ean egingo dute.

By |2023-06-05T13:41:50+02:005 ekaina, 2023|

‘Ikus-entzunezko garaikideak’ ikastaroa, Sormen Olaren baitan

Loraldiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko bost tailer prestatu dituzte. Bizkaia Aretoan gauzatuko dira, eta erreferente diren sortzaileek gidatuko dituzte. Paul Urkijok euskal zinemaren gaur egungo egoera izango du hizpide, apirilaren 29an.

By |2023-01-26T11:48:38+02:0026 urtarrila, 2023|

Josu Martinez: “Hegoaldea 70-80ko hamarkadetan zegoen antzeko momentuan dago Iparraldea egun”

Euskal zinemaren inguruan ikerketak egina da Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktorea. Gure Sol Lekua (André Madre, 1956) euskaraz egindako lehen filmaren inguruan ardaztu zuen 2014an bere doktoretza tesia, eta hasitako bide horri jarraiki, orain arte bildu ez den euskal zinemaren historia biltzea izan du helburu aurkeztu berri duen Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza lanean. Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan

By |2022-05-10T11:17:01+02:0010 maiatza, 2022|
Go to Top