2024-2025 ikasturterako izen-emate epea zabaldu du EQZEk

Zinema eskolak eskaintzen dituen graduondoko hiru programetan onartua izateko epea otsailaren 29an bukatuko da. Artean, bihar, zalantzak argitzeko aurrez aurreko informazio-saioa egingo dute; online saioak, aldiz, hilaren 12an eta 19an izango dira.