Zurriolako Butaka: Irailak 18

Ezin ukatu euskal zinemagintzak loraldia bizi duenik. Bada zeri kantatu, eta badugu nori kontatu. Euskal ekoizpenak ugariak zango dira Donostia Zinemaldian, eta horren berri emateko asmoz ekin diogu gaur Zurriolako Butaka programaren saio-sorta berriari. Lara Izagirre izango da gaurko saioaren protagonista, Tessa Andonegik elkarrizketatuko baitu platoan ‘NORA’ pelikularen ingurukoak ezagutzeko. Bestalde, Jose Luis Rebordinos zinemaldiko zuzendariak 68. Edizioaren aurkezpena egingo du; Pablo Agüeroren ‘Akelarre‘ filmarekin batera

By |2023-02-01T17:07:29+02:0018 iraila, 2020|

Emakumezkoak eta zinema dokumental garaikidea hizpide BilbaoArten

“Territorios y Fronteras. WE MEAN. Zinema dokumental garaikidea eta gu” izeneko udako ikastaroa jasoko du egunotan BilbaoArtek, Bilboko Udalaren Arte Koizpeneko Zentroak. Hiru egunez luzatuko da lantegia, ekainaren 6tik 8ra, eta zinemagintzaren alorrean ospe eta aintzatespen handia duten hamairu emakumeren partaidetza izango du.

By |2018-06-07T12:17:35+02:007 ekaina, 2018|

‘Euskal zinema’ ikastaroaz, gogoeta

Iragan asteazkenetik ostiralera 'Euskal zinema: Zinemagileen hiru belaunaldi' ikastaroan izan ginen, Donostiako Miramar Jauregian. Euskadiko Filmategiaren ekimenez, eta EHUren udako ikastaroen baitan, euskal zinemagintzaren historiako eta egungo zinema zuzendari, kritikari, industriako profesional, irakasle eta bestelako aditu andana igaro ziren gogotsu, kontatzeko zutena entzuteko irrikaz izena eman zuten ikus-entzuleen aurretik. Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak ostiral arratsaldean, ekimenaren amaieran, esan zuen bezala, balorazio zehatzak egiteko denbora pixka bat igaro behar bada ere, ikastaroak epe laburrera utzitako sentsazioak biltzeko baliatuko dut ondorengo tartea.

By |2019-05-20T15:35:43+02:008 uztaila, 2014|
Go to Top