‘Irrits’ izendatu dute euskarazko lan onena, Caostica 21 jaialdian

Ekainaren 5etik 11ra bitartean gauzatu dute 2023ko zinema jaialdia, eta EHU Kultura-Caostica saria irabazi du Maider Oleagak zuzendutako film laburrak. Guztira, 40 film labur eta bideoklip baino gehiago erakutsi dituzte. Euskal Herrian ekoiztutako 8 lan izan dira lehian.