‘Emakumea, zinema eta hiria’ zikloa aurkeztu du EHAEOk
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzak, ekainera arte 6 zinema-saio hartuko dituen ‘Emakumea, zinema eta hiria’ zinema-zikloa egingo dutela iragarri du. Emanaldiak hileko azken asteazkenetan izango dira, ordezkaritzako ekitaldi-aretoan, 19:00etan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.