Online zinema eskaintza lehenesten duela esan du EITBk

Euskarazko edota euskarara ekarritako filmek ETB1 katean duten presentzia hutsala salatu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. Andoni Aldekoa ETBko zuzendari nagusiak erantzun dio emisio linealak oso ikus-entzule datu txikiak dituela, eta , “euskal gizarteari alternatiba bat” emateko asmoz, 2023an aurkeztuko duten Primeran plataforma garatzen ari direla.

By |2022-10-06T09:41:29+02:006 urria, 2022|

Hizkuntza gutxituen aldeko neurri zehatzak jasoko lituzke ikus-entzunezko lege berriak

Espainiar lurraldean eskuragai dauden streaming plataformetako edukien %6k gutxienez euskaraz, galegoz edota katalanez egon beharko du ERCk Espainiako Gobernuarekin ondutako hitzarmena gauzatuz gero. Aurrekontuak babestearen truke lotutako akordioa litzateke, eta ETB3 Nafarroa osoan ere emateko aukera jasoko luke EH Bilduk hala eskatuta.

By |2021-11-25T14:06:52+02:0025 azaroa, 2021|

EH Bilduk hamar urteko ibilbidea biltzen duen dokumentala aurkeztu du

Apirilaren 3an estreinatuko dute Iruñean EH Bilduren ibilbidea jasotzen duen Hamar urte baino ez dokumentala, eta ondorengo asteetan Donostian, Gasteizen eta Bilbon egingo dituzte emanaldiak. Koalizioaren historian zeresana izan duten 26 lagun elkarrizketatu dituzte, eta Hiru Damatxo ekoiztetxea arduratu da produkzioaz.

By |2021-03-23T13:43:25+02:0023 martxoa, 2021|
Go to Top