‘Ombuaren itzala’ filmaren aurrestreinaldia, Zizurkilen

Pello Mari Otaño bertsolari eta poetaren bizitza eta obra ardatz dituen ikus-entzunezkoa diru-bilketa herrikoiaren bidez lagundu dute finantzatzen; Zizurkilgo Udalaren babes ekonomikoa izan du. Azaroaren 30ean, 18:00etan hasiko da saioa San Millan elizan, eta lan-taldeko kideak bertan izango dira.