‘Garai berriak’ eta ‘Egunero’, Hendaian ere sarituta

Kontseiluaren ekimenez abiatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean egin dute aurten bigarrenez, eta lanok iragan asteko Hendaiako Film Festibalean ere aurkeztu zituzten. Profesionalen kategorian Koldo Almandozen Garai berriak lanak eskuratu zuen sari nagusia, eta amateurren kategorian Uxue Arzelusen Egunero laburrak.