Zabaldu dute Gela bat norberarena egoitza artistikoaren 5. edizioaren deialdia
Etxe betea egitasmoak emakume zinemagileei zuzendutako Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren V. edizioa iragarri berri du. Bi emakume zinegile aukeratuko dira, eta bakoitzak 9 hilabetez izango du ostatua, 5.000 €-ko laguntza ekonomikoa eta mentoria-zerbitzua.