Santa Teresa komentuak hartuko ditu, behin-behinean, KMKren proiekzio jarduerak

Koldo Mitxelena Kulturuneak ekainaren 16an itxiko ditu ateak, instalazioak hobetzeko helburua izango duen obra prozesua gauzatzeko. Jarduerak, ordea, ez du etenik izango, eta ordezko espazioak eskainiko dituzte horretarako: zinema proiekzioen kasuan, esaterako, Santa Teresa komentua.