Estibaliz Urresolak EITBren Egile Berriak saria jasoko du, 71SSIFFen
20.000 especies de abejas opera primarekin zinema-jaialdietan izandako nazioarteko proiekzioa aitortuko dio euskal komunikazio taldeak zinemagile laudioarrari. Gehienez hiru film zuzendu dituzten Hego Euskal Herrian jaio edo errotutako sortzaileak izango dira urtero banatuko duten sariaren hartzaileak.