Egia. Aitortza. Erreparazioa zikloa egingo dute gaur, Gasteizen
Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, Egia. Aitortza. Erreparazioa emanaldi eta solasaldi zikloa egingo dute gaur Gasteizen. Amaia Udal Zentroan, Josu Martinez zinemagile, idazle eta komunikazioan doktoreak zuzendutako ANTI (2019) film laburra proiektatuko dute 19:00etan, eta ostean, Bizipenen bilduma bideoa pantailaratuko dute.