Estreinaldiak: Urriak 7
A Monster Calls Sigourney Weaver Donostiara ekarri zuen J.A. Bayonaren lan berriak, Donostia Saria jasotzera. Filma Patrick Nessen haurrentzako eleberrian oinarrituta dago, eta bera arduratu da gidoia egokitzeaz. Protagonista hamabi urteko Connor mutikoa da. Ama gaixo du, eta etxeko martxa berak darama. Beldurrak gainditzen lagunduko dio munstro batek, eta fantasiaren eta errealitatearen arteko mugan aurrera egiten ikasi beharko du, amonaren mugetatik ihesi. Torontoko jaialdian estreinatu