Zabaldu dute VII. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako izen ematea

Europako eta Latinoamerikako zinemagintzaren topagunea eta erreferentziazko plataforma da urtero Donostia Zinemaldiarekin batera antolatzen duten Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Irailaren 22tik  25era bitarte egingo dute aurten, jaialdiaren markoan, eta ekainaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea.