‘La trinchera infinita’ eta ‘El Hoyo’, Europako Zinemaren Sarietan garaile
La trinchera infinita (2019) eta El hoyo (2019) euskal filmak saritu dituzte EFA Europako Zinema Akademiaren Bikaintasun sari-banaketan. Makillaje eta ile-apainketa onenaren eta efektu berezi bisual onenen sailetan nagusitu dira, hurrenez hurren.