Pandemia gainditu nahi duen 69. Zinemaldia
Donostia Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek eta prentsa arduradun Ruth Perez de Anuncitak agerraldia egin dute gaur goizean, irailak 3, aurtengo edizioaren inguruko informazio praktikoa eta gurera hurbilduko diren izarren zerrenda argitzeko. Jaialdiaren programazioa irailaren 8an, asteazkena, kaleratuko dute, eta sarrerak hurrengo igandean, irailak 12, jarriko dituzte salgai online. Bertaratzeko asmoa berretsi duten izarren artean dira Javier Bardem, Jessica Chastain eta Emmanuelle Devos aktoreak, baita