Astean behin zinemara: Daniel Burman-en ‘El abrazo partido’ eta Eduardo Mignogna-ren ‘Cleopatra’
Azkenaldi honetan, hutsik egon gabe, bolada onean dabilen zine argentinarra dugu eskura. Hango gizartea zapuzten ari da hondamendi ekonomikoa, baina aldi berean, zinea une gozoa ari da bizitzen. 'Corralito'ren garairik latzenean sormenak gora egin du, eta zine freskoa, argia, hunkigarria... zine ona da azken batean datorkiguna. El abrazo partido horrelakoxea da. Etorkinak askotan nekez sustraitzen dira joaten diren lekuan, eta ezin horixe du hizpide filmak. Etorkin hauek poloniar