‘Turuleka oiloa’ animaziozko filma, euskaraz

Turuleka oiloa (2019) Pablo Bossik, Juan Pablo Buscarinik eta Eduardo Gondellek zuzendutako animaziozko filma euskaraz ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera Hego Euskal Herriko zinema-areto nagusietan. Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez 2020an euskaraz eskainiko duten lehenengo filma da honakoa. Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta halako batean, Ixabelek, musika irakasle erretiratu