Abian da ‘Ostegun bidaiariak’ lehiaketaren edizio berria
Bidaia ezberdinen esperientziak partekatzeko asmoa duen ‘Ostegun bidaiariak’ lehiaketaren 4. edizioa martxan jarri dute Aretxabaletan, eta apirilaren 15etik maiatzaren 2ra bitartean izango da. Aurreko hiru edizioetako parte-hartze handia ikusita, aurten ere martxan jarri da ekimena udalaren eskutik. Ekimenaren helburua diaporamen bitartez bidai ezberdinen esperientziak ezagutzera ematea da, entzuleek etorkizunean beste herrialde bat bisitatzeko ideiak izateko eta zaletasuna pizteko. Esperientzia hauek ikasle-bidaiak, opor-bidaiak, bidaia laburrak, bidaia