10 urteko ibilbidea

UMAP (www.umap.eus) zerrendaren arabera, aste honetan ere Zinea aurreneko lekuan ageri da Euskarazko Kulturaren zerrendan. Horrek asko pozten gaitu, ikusten dugulako, geure txikian, komunitatea sortu dugula eta jarraitzaileek interesa dutela argitaratzen ditugun edukietan. Ez da kasualitatea, gure ibilbidean maiz gaude kokatuta goi-goiko posizioetan, eta balio handia dauka horrek guretzat. Ezagutzen gaituztenek badakite zein diren gure jardunaren ardatzak: zinemaz euskaraz aritzea, batez ere Euskal Herriko zinemaz,

By |2022-08-23T14:00:49+02:0023 abuztua, 2022|

Itzuliko da…

Urtebetez izkin egin badiot ere, eskuineko hankari lotuta nabari dut neke pandemikoaren katea. Heldu da iraila, zinemaren hilabetea, eta jokoz kanpo eta arrotz harrapatu nau lehen aldiz azken 10 urteetan. Uda oso bat daramagu Zinemaldiko estimuluak jasotzen. Etenik ez duen prentsa oharren segida, sarituak, filmak, elkarlanak, gonbidatuak; beste jaialdietan hautsak harrotu ostean, gurean jasoko ditugun nazioarteko film galdu ezin horien zerrenda; hasi lana aurreratzen, lotu

By |2021-09-18T09:40:09+02:0017 iraila, 2021|

Sasi guztien gainetik

Hitz egin dezagun haietaz. “Laino guztien azpitik, eta sasi guztiek gainetik” jatorrizko musika onenaren Goya saria eskuratu zuten Arantzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi musikarien inguruan. “Aktibo dauden andrazkoak gara, eta batere erraza ez den leku batean gaude”. Txalotu ditzagun, gogoz, kristalezko sabaia kolpatu eta erreferente bilakatzen diren sortzaileak: “Eskerrik asko Amaia; Garazi, Yune, Jone. Irati, Lorea, Lorena. Sara, Nora, Nerea. Miriam, Maite, Ana. Elkarri eskua

By |2021-03-30T10:22:59+02:0030 martxoa, 2021|

Denboraldi baterako, itxita

Zinema aretoak garai latza bizitzen ari dira Covid19-ari aurre egiteko osasun-neurrien ondorioz. Nazioarteko film askoren estreinaldiak atzeratu egin dituzte eta ikusle gutxiago hurbiltzen da aretoetara beldurraren eta mugikortasun-mugen eraginez. Hala, zenbait zinema areto itxi egin dituzte aldi baterako.

By |2020-11-19T13:40:10+02:0019 azaroa, 2020|

ZINELISTOARENA

Iraila heldu ahala hasi ginen Kursaal inguruetako auzokideok Zinemaldia usaintzen. Kongresu jauregia denaren apainketa lanez harago, badira jaialdiaren berehalako iritsieraz ohartarazten gaituzten zenbait arrasto: erakusleihoen apaingarri tematikoak, auzoaren garbiketa maiztasun ezohikoa, tabernen terrazen okupazioaren zabaltze susmagarria, prezioen igoera… Baina hori beste kontu bat da! Izan ere, zinelistoarena kontatzera heldu naiz ni honaino. Iragarrita dago programazioa, eta zinemaz gozatzeko aukera galdu nahi ez duen ororen eskura ipini dute

By |2023-02-01T17:07:18+02:0019 iraila, 2020|

Paradisu zineman ikusiko gara…

Espainiako Gobernuko presidentearen ahotsetik heldu zen notizia, konfinamenduaren arintze gradualaren bigarren fasean asebeteko omen genuen gutizia… Normaltasun berria deituriko distopiak itzuli digu, ordea, zinemara joateko aukera eta, orain bai, askeagoak gara. Etxetik irten ezinean ibili gara denbora luzez, eta sarean bilatu dugu aretoak bezain iluna izan den hutsune hori betetzeko edukia. ‘Zinema kontsumitzeko ohitura berria’ deitu diogu urtean euro gutxi batzuk ordainduta filmak nahieran ikusteko

By |2020-08-03T09:08:41+02:003 abuztua, 2020|

‘Parasite’ edo historia egitearen errelatoa

Bukatu da dagoeneko urtero-urtero zinemazaleak asaldatzen dituen sari-banaketa ekitaldien denboraldia, eta ohiko jarioari jarraiki, hemen da ziklo berriaren hasiera. Egunotan bere jardunean bete-betean dagoen Berlineko zinema jaialdia da A kategoriako zirkuituari hasiera ematen diona, eta irailean Donostia Zinemaldiarekin batera bukatu arte, nazioarteko ekoizpen garrantzitsuenei buruzko lehen iritziak ezagutzen joango gara pixkanaka-pixkanaka. Laster hasiko dira zinema kritikariak eta kazetariak 2020ko maisulanei buruz hitz egiten. Publizitate eta

By |2020-02-27T17:42:01+02:0028 otsaila, 2020|

Aurreikuspenak erdia aurreikuspen

Pedro Almodovarren Dolor y gloria erabat gailendu da bart banatutako Goya sarietan. Aurreikusitakoak urrun eta aintzatespenak epel: bi garaikur ekarri ditu bueltan La trinchera infinita filmeko lantaldeak, emakumezko aktore eta soinurik onenarenak, eta efektu bereziak saritu dizkiote El hoyo lanari. Alberto Iglesias musikari donostiarrak 11. Goya saria irabazi du.

By |2020-01-28T17:49:18+02:0026 urtarrila, 2020|
Go to Top